XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusi duzu nola ditudan besoak, ezta?

Bada, horrelako irudiak ikusiko zenituzke arte liburuetan, Edoko garai distiratsuetan begiratuz gero.

Japoniako tatuaje klasikoa irudi batzuek osatzen dute arduranean, kondairako heroiak eta erlijio irudiak.

Animalia eta lore sinbolikoak ere agertzen dira tartean, eta atzealdean olatuak, hodeiak eta tximistak.

Japoniako tatuaje usadiozkoak irudi nagusi bat du bizkarralde osoa hartzen duena.

Handik beso-hanketara zabaltzen da, baita bularraldera ere.

Hortik ikusi dizkidazu olatu eta irudi horiek besoetan.

Jakina, uda partean ez dago irudiak gordetzerik, baina saiatzen naiz eguzkiak erre ez ditzan.

Jakin behar duzunez, irudi horiek ez dira abespeluan aukeratzen, baizik eta kontu handiz, oso lan neketsua behar dutelako.

Irudi multzo bakoitzak bertute bat sinbolizatzen du: adorea, leialtasuna, atxikimendua, edota beharra.

Izan ere, behin tatuajea azalean irarririk, gizaki tatuatuak bere egiten ditu bertute horiek.

Ez dira egiten denborapasa, edota neskak harrituta uzteko!

Irudien bidezko tatuajea XVIII. mendean loratu zen, Edoko kulturaren baitan.

Garai hartan Edo zuen izena gaur egun Tokio deritzonak, eta pil-pilean zebilen merkatarien joan-etorriak eta gaugiro aparta zirela medio.

Nihonbashi edo Japoniako zubiaren inguruan sortu zen kulturgunean agertu ziren lehenengoz kabuki antzerkia, bunraku txotxongilo-antzerkia